Airaka, haize berriak euskal musikarentzat. Egun Mauka Musikagintzaren musika estiloan leku gutxi zeukaten artista eta joera ezberdinei tokia egiteko sortu dugu Airaka, euskal musikari aire freskoa eman nahian eta berau indartzeko. Agiraka Lekeitio aldean haurrei errieta egiteko erabilitako hitza da. Airaka berbaera honetan inspiratu da bere izena hartzeko, euskal musika eszenan azterketa sakon bat egiteko garaia dela uste dugulako. Euskal musika asko zentratzen da talde jakin batzuetan eta horregatik egin nahi dugu agiraka, ezagutzen ez ditugun eta ongi zaindu behar diren altxor musikal asko daudela aldarrikatzeko.