Keu Agirretxea

Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea, abeslaria eta konposatzailea da Keu Agirretxea. Bederatzi lan argitaratu ditu bakarlari gisa, “Ura eta bakea” (2019), ¨Nomadak eta kofrea¨ (2016), ¨Behe presioaren erdigunean¨ (2013), ¨Denbora vs kantuak¨ (2010), ¨Une akustikoa¨ (2008), ¨Fignuh hystreld¨ (2005), ¨Ganbaratik¨ (2003), ¨Uek¨ (2000) eta ¨Improphono¨ (2017), azken lau hauek disko instrumentalak. Artista desberdinekin kantatzeko aukera izan du, Jairo Zavala Depedro, Joseba Irazoki, Izaro edo Jon Gurrutxaga, eta baita jotzeko/grabatzeko ere, Pablo Novoa, Pancho Amat, Afrika Bibang, Xabi Solano, Amorante, Olatz Salvador eta Haimar Arejita besteak beste.. Avant-garde eta esperimentaziorako tartea ere izan du Xabier Iriondo (Afterhours) musikari italiarrarekin KX proiektuan. ¨Gitarra liburua¨ argitaratu zuen 2017ko neguan, ondarrutarrak sortutako konposizioen partitura eta tablatura liburua Fingerpicking teknikan oinarritua. Antzerkirako musika grabazioak ere egin ditu, ¨Hozkailua¨ eta “Boxon(s)” antzezlanetako adibidez. Paris, Bartzelona, Londres, Madril, La Habana edo Mexico DF hirietan eskaini ditu kontzertuak besteak beste. * Bost disko grabatu eta 600 kontzertutik gora eskaini zituen Etsaiak taldearekin 90eko hamarkadan. Governorsekin urte betez aritu zen biran eta ¨Collage¨ diskoa grabatu zuen. Fjord eta Psychophony taldeetako kidea ere izan zen. 2019-ko abenduan bere azken lana kaleratu zuen “Ura eta Bakea” izenpean, berarekin batera bizi izandako esperientziak sentitzera gonbidatzen zaituena, etxeko sofatik mundua erakusten dizuna.

Próximos conciertos