eMe

Azkenaldian soinu teknikari lanetan nabarmendu den arren, Haritz Harreguy ibilbide luzeko musikaria da. Larrua Truk eta Sen taldeetako gitarrajole eta kantu-sortzaile izan zen. Gaur egun, errekonozimendu handiko soinu teknikaria da baina bere alde sortzailea ez du sekula baztertu, eta eMe proiektua da horren erakusgarri.

Ruben Caballero musikariarekin eta Nora Izagirreren ahots iradokitzailearekin batera, azken boladan gure bazterretan eman den aurkikuntzarik aipagarrienetarikoa, osatu berri duen taldea da eMe. Beleak elurretan diskoarekin, gaur-gaurko pop musikaren esparruan itsasoratu dira.

-