Merina Gris

Merina Gris (Sara, Julen eta Paskalek osatutako talde berria) da zure lekua bilatu ez eta erantzun gisa zure leku bat sortzea. Da ez zuri eta ez beltz izatea, tarteko zerbait baizik. Da aldi berean guztiaren parte izatea eta ezeren parte ez izatea. Da hemen eta orain zarenaren erretratu bat, uneko argazki bat.

Esaldi batean esatera, da “guztiarekin haustea”. 2020an jaioa, ‘pop zakarra’ izena ematen diote haien estiloari. Haien lehen lana pasa de urriaren 16ean kaleratu zuten eta taldearen esentzia ederki islatzen du : estereotipo izpirik ez; amu melodikoak; soinu organikoek lagundurik elektronika nagusi duten erritmoak eta oroz gain, jarrera. Testuei dagokienez, taldeak gogoeta egiten du norbanakoak norbera izateko gaurko gizartean bizi duen barne borrokari buruz. Iruzur hutsa den norbaitez mintzo dira, onartua ez izateko beldurragatik bere benetako izaera bestelakotua ageri duen norbaitez. Gizartean onartuagoa izateagatik bera izateari uzten dion norbaitez, horrek hutsik sentitzera eramaten badu ere.

Merina Gris gure artean geratzera dator, eta ez diote inori baimenik eskatzen. “Besteek Zer” kantarekin ematen diote hasiera-seinalea guztiok partaide gaituen oroitzapenerako historia bati. Guztiarekin haustea. 2021ak hasi besterik egin ez den historio honen kapitulo gehiago ikusiko ditu.

-