nøgen

2016ko Danimarkako Erasmusaren gau luzeek jo zituzten Nøgenen lehen ukelele akordeak eta, hauen eskutik ilusioan, herriminean eta malenkonian lotutako Markel Idigorasen aurreneko melodia eta hitzak. Bere barrena islatzeko eta biluzteko nahi hura (Hori baita Nøgen: Biluzik) berekin ekarri zituen Donostiara bueltan eta segituan kutsatu zituen Alex Irazustaren kitarra eta Ane Neguerelaren ahotsa.

Hirukote gisa hasi zuen bere lehen ibilbidea  Nøgenek eta hainbat kontzertu eman zituen 2016ko udaran, gehien bat pop-folk alaiaren inguruan dabiltzan kantua propioekin. Soinu sendoagoa eta handiagoa bilatu nahian, urte amaieran Olatz Cuevas baxuan eta Jokin Guilisagasti baterian batu zitzaizkien, eta 2017ko udararako boskotean aritu ziren zuzenean.

Proiektuak aurrera egiten zuela ikusita, taldeak 2018aren hasieran lehen lan luzea grabatzeko apustua egin zuen, “Liv til døden” (Hil arte bizi) izenekoa. Bederatzi kantu bildu ditu eta Nøgenen nortasun bilakatzen ari den pop-folkean izan du oinarria. Talde gaztea izan arren, Eider Saez abeslari berriaren laguntzarekin heldutasun musikala lortzen ari direla defendatu nahi du Nøgenek , oholtza gainean, hurrengo emanaldietan.

-