Biografía
Burutik talde Nafarra 2020. urtean sortu zen Iruñerrian, pandemia erdian "Paradisua" izeneko lehen diska kaleratuz. Laister egin zuten txokoa bertako eszenan, eta "Damuak" singlea tartean "Hamabost Segundu" bilduma argitaratu zuten 2022an.
Honek Nafarroatik kanpo oihartzunak izan bazituen ere, 2023an konposatu zuten hiru abestiko lan laburrarekin eman zuten sona Erkidego zein Iparralden. Honen izena: "Zerua eta Zorua: Hiru Kanta Bakardadeari" Azkenik, 2024aren lehen erdian argitaratu zuten "Lehengo Aldeko Hitzak" singlea. Honen aurkezpen biraren amaiera ondotik, Luarrek (ahotsa eta gitarra) taldea utzi behar izan zuen tamalez, zetozen hilabeteetan geldiune bati bide emanez.
2025 hasieran ordea, Naroa iritsi zen talde nafarrera, etapa berri bat izango denari hasiera emateko. Urtarrilan bertan estudiotik pasa eta lan berriek forma hartu zuten honela. Hila berean Naroaren aurkezpen bideo bat argitaratu zuten heuren "Datozen Etsipenak" abestiaren bertsio baten bidez, Alaitz BHI-ko ikasleek osatutako koruak lagunduta. Azkenik, lehen estudio lana aurkeztu dute: "Tantaka" singlea.
Kontzertuak