Biografía

EIRE Eire Maia eta Eire Salegi zumaiarrek osatzen duten musika taldea da. Popa lantzen dute, ikutu elektroniko eta urbanoekin. Estatu Batuetako pop alternatiboan topatu dituzte euren erreferentziak, euren sintetizadore soinu atmosferikoekin uztartzeko.
Logelan elkartzen ziren abestiak konposatu eta ekoizteko, 2022aren amaieran beraien lehen abestiarekin apostu egitea erabaki zuten arte. 'Bihar Nola'ren ostean, 2023 hasieran, 'Amaitu Baino Lehen' kaleratu zuten. Azken honek oihartzun handia izan zuen Euskal Herrian zehar eta segidan kontzertuak ematen hasi zen bikoa. Uda horretan, izan ere, Manu Chaorekin jotzeko aukera izan zuten.
Abesti solteetan lan egin ostean, etapa hau bilduko zuen EP bat kaleratu zuten 2023ko azaroan, 'Zauriren Bat Bistan' (Balaunka, 2023) izenpean. Abestiak banaka pentsatuak badira ere, minetik eta zaurietatik idatzitako kantak dira, pop soinu ezberdinez lagunduta. Lan honekin 2023ko talde berri onenaren Gaztea Saria irabazi zuten. EPearen aurkezpen kontzertuetan eszenatoki gainean bateri jole bat batu zaie. Hiruek osatutako bandak kontzertu garrantzitsuak eman ditu, ZEID festibalekoa, esaterako.