Biografía

Fanek bere ibilbide musikala 2019an hasi zuen Etxepe taldearekin. Bi album kaleratu zituzten eta kontzertu ugari eman zituzten Euskal Herria zein estatuan zehar.

Txikitatik, musika izan da Faneren bizitzako ardatz nagusia. Arrasateko musika eszenako erreferente ugarik eragin diote bai rock eta punk mundutik eta baita urbano eszenatik ere. Bere estiloan ukitu horiek nabari dira, nahasketa natural eta organiko bat osatuz. Azken urtean, Fanek musika latinoa bereganatzen joan da, batez ere salsa doinuetan murgiduz. Inspirazio berri horrek bere sormen prozesua erabat markatu du, eta horren emaitza dira udako giroa eta bizipenak gogora ekartzen dituzten abestiak.

2025eko uda berezia izango da Fanerentzat, izan ere, album berriko lehen aurrerapenak kaleratuko ditu. Gainera, jazz talde batekin kontzertu bira bat egingo du, bere ibilbideko abesti esanguratsuenak eta disko berriko abestiak jotzeko. Plazaz plaza ibiliko da, bere musikarekin jendea dantzan jartzeko prest.

Fane une musikal berri eta zirraragarri batean dago, bere sustraiak eta eragin berriak uztartuz. Doinu latindarrak eta udako giroak lagun, entzuleak harrapatzeko eta emozioz betetzeko prest dago.